martes, 14 de mayo de 2013

KUTSADURA TERMIKOA

ZER DA KUTSADURA TERMIKOA?

Modu orokor batean, kutsadura termikoa tenperaturaren igoera edo jaitsierarengatik sortutako uraren kalitatearen hondatzea da. Kutsadura honek, bortizki eragiten diete ingurune horretan bizi diren izaki bizidunei eta naturari berari. Gainera, aldaketa klimatikoa desoreka honen ondorio zuzena da.


JATORRIA:

Kutsadura termikoak bi jatorri nagusi ditu:
  • Uraren bidez kutsatzen dena:
    -Bero kantitatea makina batzuen bidez murrizten saiatzen den arren, gure erreka eta lakuetara ur bero kantitate handiak heltzen dira, eta honek bertako uraren propietate fisiko-kimikoak aldatzen ditu. Izan ere, zentral termikoek elektrizitate bihurtzen ez duten energia bero moduan erreka eta ibietara askatzen dute. Hain zuzen ere horregatik kokatzen dira lantegi eta industria asko ibai inguruan, haientzat ezin erosoagoa delako bero moduan askatzen dituzten hondakinak bertara isurtzea.

  • Airearen bidez kutsatzen dena:
    -Aire girotu eta antzeko aparatuek kalerantz isurtzen duten gehiegizko bero kantitatea.

ERAGINA:

  • Hainbat kasutan, kutsadura termikoa dela medio uretako animalia askoren habitatak gehiegizko beroketa jasaten du, eta beraz, honek espezieen desagerpena eragiten du. Beste modu batera esanda, tenperaturak gora egiteagatik oxigenoaren disolbagarritasuna gutxitu egiten da, eta horren ondorioz, bertako fauna eta flora alda daitezke. 

     
  • Uraren oxigeno kontzentrazioa eta dentsitatea murriztuz uraren konposizioa aldatzea.
  • Arnasketan, hazkuntzan, elikaduran, enbrioiaren garapenean eta organismoen ugalketan aldaketak sortzea.
  • Uretan bakterioak eta patogenoak ugaritzea, eta ondorioz, gaixotasunak hartzeko aukerak handitzea.
  • Organismo batzuen ugalketa-periodoan alterazioak eragitea, honek espezie batzuk ugaritzen eta beste batzuk desagerrarazten dituelarik.
  • Uretan dauden gasen ondorioz uraren zapore eta usaina kaltetzea.

Laburbilduz, kutsadura termikoaren eragin hauek azpimarratuko genituzke. Batetik, tenperaturaren aldaketa, gehienbat industriak eta hainbat zentralen hozketa zirkuituak eraginda. Tenperaturaren eragin horrek, organismoen bizi-zikloan aldaketa asko sorrarazten ditu, ugal periodoan batez ere. Zeharka, uraren oxigeno kontzentrazioa ere gutxitzen da eta gertatazen diren erreakzio kimikoen abiaduraren handitzea ere eragiten du.

GIZAKIENGAN DUEN ERAGINA:

Kutsadura termikoak, beste kutsadura batzuekin batera, gizakiengan ere eragina du. Batez ere, arnasketa eta zirkulazioa aparatuei eragiten die, eta are gehiago lehendik gaixotasunak dituzten pertsonengan. Begiek eta larruazalak ere ondorio larriak pairatzen dituzte honen ondorioz. Izan ere, askotan ohartu ez arren, apurka-apurka azala lehortu egiten da eta begietan etengabeko azkura sentitzen dugu.

Bestalde, arriskutsua izan liteke kutsatuta egon den ibai edo itsaso bateko arrainen bat jatea; izan ere, arrain horiek beren barnean gai toxiko eta kaltegarriak izan ditzakete eta honek gure osasuna kaltetu.





KONPONBIDE POSIBLE BATZUK:

-Bero gisa askatzen den energia elektrizitate bihurtu.
-Energia nuklear eta petrolio-energia gutxiago erabili.
-Energia berriztagarrien erabilera bultzatu.
-Hozketa prozesuetan erabilitako ura berrerabili eta aurreztu.
















Egileak: Alazne Azkarate, Itxaso Mendoza eta Nerea Antxia.

martes, 2 de abril de 2013

GIZAKIAREN ERAGINA: Trenbidea


GIZAKIAREN ERAGINA: Trenbidea
Elkarrizketa Martín Garcíarekin


1) Noiz eraiki zen trenbidea?
Trenbidea 1863 eta 1864 urteen artean eraiki zen. 1863.urtean Beasain-Donostiako zatia  eraiki zen, eta 1864an, aldiz, Ziordia (Nafarroa) -Beasain ibilbidea, baina, hala ere, trenbidearen obrak bost ure lehenago hasiak ziren jada. Gainera, trenbide honek Gizpuzkoa bitan banatu zuen, erditik.

Dena dela, 1858an hainbat lursai eskuratu eta erosi ziren eta Zaldizurretako zubia (anbulatorio zaharra zegoen tokian) 1960an hasi zen eraikitzen. Aldaketa hauek guztiak trenbidearen ibilbidea ahalbideratzeko egin ziren.

2) Zein zen trenaren ibilbidea?
Trenak betidanik egin izan du ibilbide bera. Hasiera batean, 1911 arte, trenak trenbide bakarretik ibiltzen ziren, noranzko bakarrean. Bi bideko trenbideak 1911an erabiltzen hasi ziren arren, 1863an hasi ziren eraikitzen. Bestalde, bitxikeri gisa aipatzekoak dira trafiko gehien zuen ibilbidea Beasain-Donostia zela eta trenak beti ezkerraldetik ibiltzen zirela, ingelesek egin ohi duten moduan, nahiz eta trenbidea frantsesek eraikia izan zen.

Bide bakarreko trenbidea

3) Noiz arte iraun zuen trenaren ibilbide horrek?
Aipatu bezala, trenak betidanik egin du ibilbide bera. Hori dela eta ezin daiteke esan ibilbide horrek noiz arte iraun zuen, oraindik ere bertan dirau eta.

4) Zein helbururekin eraiki zen trenbidea?
Trenbidea eraikitzearen helburu nagusia, Gipuzkoak beste herrialdeekiko zuen atzerapena izan zen, eta beharrezko ikusten zen hemen ere trenbidea eraikitzea. Hala ere, trenbidea eraikitzeko ideia berri honek hainbat gatazka eta desadostasun eragin zituen arren, luzera, onura asko eta asko ekarri zituen; zaldiz zortzi kilometro orduko zen eskura zitekeen abiadurarik handiena, eta trenari esker abiadura hori 60 kilometro ordura handitu zen. Esaterako, Baionatik Madrilerako ibilbidea 6 ordura murriztea lortu zen.  

Estatuak diru asko inbertitu behar izan zuen trenbideen eraikuntzarako, eta enpresek ere akzioak eman zizkieten trenbidea eraikitzeko, inbertsio horiei esker etekin handiak lortuko zituztela pentsatuz. Dena dela, inbertsio hauek galera baino ez ziren izan, segituan gerra karlistak etorri zirelako, eta ezin izan zituztelako egindako inbertsioak berreskuratu.

5) Noiz eraiki zen geltokia?
Geltokia 1863an eraiki zen, lehen trenak martxan jartzearekin batera.
6) Zein maiztasunaz igarotzen zen trena?
1960ko hamarkadan bi ibilbide eraiki ziren arte, trena ez zen oso maiz igarotzen: bat goizez eta bestea arratsaldez. Gainera, goizeko norazko bateazn igarotzen bazen, arratsaldekoa beste noranzkoan igarotzen zen.

7) Trena hasieran zein energiaren bidez ibiltzen zen? Noiz hasi zen motor-sorgailuaren bidez ibiltzen?
Hasieran, trena baporearen bidez ibiltzen, hau da energia hidraulikoaren energiaren bitartez. 1929an Gipuzkoako trenbidea elektrifikatu zen (horretarako 63 urte behar izan zren, 1866tik 1929ra). Aitzitik, baporezko lokomotorak ez ziren guztiz desagertu; motor-sorgailuekin batera martxan jarraitu zuten.

8) Trenez bidaiatzea gaur egun baino merkeagoa edo garestiagoa izaten zen?
Egia esan, trenez bidaiatzea betidanik izan da garestia, eta gaur egun ere garestia izaten jarraitzen du. Gaur eguneko hegazkinekin alderatu dezakegu nolabait.

9) Trena martxan jarri zen unean egon al zen ideia honi aurka egin zionik?
Jende askoren ustez trena kea botatzen zuen deabru beltz bat baino ez zen, beraz, esan liteke ez zeudela ados trenbidearen ideia berri honekin. Kasu zehatzago bat ere azaldu digu Martin Garciak: trenbidearen eraikuntzatik hamar urtera, apaiz  batek estazioa erretzea erabaki zuen, trenbidearen iraultza berri haren aurka baitzegoen, eta bertan gordeta zeuden merkantzia guztiak erre zituen. Hondamendi izugarria izan zen.

10) Zein azpiegitura egin behar izan ziren Igartza inguruan, edo zein aldaketa jasan zituen errekak (kanalizazioa, zubiak,...)?
Egia esan, ez zen aldaketa  handirik egin beharrik izan. Pare bat zubi eraiki behar izan ziren, eta gune edo tarte batzuetan, errekaren ibilbidea apur bat desbideratu behar izan zen, osterantzean, trenak oso kurba itxiak egin behar zituelako, eta hori oso arriskutsua delako trenaren ibilbidean. Bestela, ez zen aldaketa gehiegirik egon, lurraldea, jada nahiko laua zelako, eta ez zegoelako trenbidea eraikitzea oztopatzen zuen faktorerik.

11) Garai hartan trenak bidaiarientzat, lehengai eta produktuentzat edota bientzat ziren? Produktu horik ba al dute zerikusirik errotarekin edo burdinolarekin (burdina, irina,...)?

Garai hartan trenbidea bidaiarientzat zein lehengaiak garraiatzeko izaten zen. Hala ere, jada ez zen burdina garraiatzen; izan ere, ordurako, burdinolak ez baitzuen martxan jarraitzen.

Gizpuzkoara garraitzen ziren produktu gehienak Nafarroakoak izaten ziren arren, Nafarroatik honako sarrera ez zen oso erraza, oztopoak zeuden. Beraz, trenbidearen eraikuntzak asko erraztu zuen produktu hauen etorrera eta onura asko ekarri zituen ekonomikoki.

12) Ze eragin sozioekonomiko izan zuen trenbidearen eraikuntzak? Ekarri al zuen, adibidez, biztanleriaren hazkundea?

Eragin sozioekonimikoa ikaragarria izan zen. Trenbidearen eraikuntzako urteetan, kanpotar asko eta askok immigratu zuten eraikuntza horretan laguntzeko. Hortaz, bazen langile horiei guztiei eguneroko janaria emateaz arduratzen zen familia bat, eta urte horietan zehar familia hori aberastu egin zen. Beraz, esan liteke gizartean diru asko mugitu zela garai hartan.

Eragina hizkuntzaren arloan ere izan zen. Kanpotarrek hizkuntza ezberdinak ekarri zituzten haiekin, eta hau da hain zuzen ere, gaur egun,Beasainen, euskaraz beste herri txiki askotan, Seguran esaterako, baino gutxiago hitz egiteko arrazoietako bat.


13) Nolatan otu zitzaizuen trenbideari buruzko informazioa bildu eta ikerketa sakon hau egitea?

Martín García Bilbora joan zen egun batean, bezero batekin egin zuen topo. Kasualitatez, bezero horren anaiak renfeko fitxategiko patrimonioetan lan egiten zuen.  Bezero honek trenbideari eta trenari buruzko informazio ugari zuela jakinarazi zion Martini. Eta beraz, Martinek bazkari batera gonbidatzearen truke, honek plano horietako batzuk fotokopiatzeko aukera eman zion. Horrela hasi zen gaur egun Martin Garciak trenarekiko duen grina. Hortik aurrera etengabe aritu da informazioa bildu eta argazkiak eskuratzen.



BESTE BITXIKERIA BATZUK:

  • 1920an Bernedoko presa eraiki zen
  • 1955ean gaur egun hain ezaguna den errepide berria sortu zen (Nazional 1a). Hau eraiki baino lehen, Beasaingo errepide nagusia herriaren erditik pasatzen dena zen.  
            Geziarekin adierazten den errepide hori 1995.urtera arte Beasaingo errepide nagusia izan zen
                 (herriaren erditik igarotzen dena).

  • 1960an Indar tailerrak ireki ziren. Hasiera batean, Indar tailer hauek errekaren gainean zeuden.
  • 1995ean Indarretik zetozen hondakinak biltzeko lekua sortu zen industrialdearekin batera.
  • 2000.urtean, Zubi berria eraiki zen, hau da, gaur egungo Gaztetxe inguruan dagoen zubia. Zubi honek bertatik pasatzen den errekaren KANALIZAZIOA eragin zuen; hau da, ibaiari hainbat muga jarri behar izan zitzaizkion eta agian apur bat desbideratu behar izan zen.



KANALIZAZIOA


Aurrerago aipatu bezala, kanalizazioari dagokionez, trenbidearen eraikuntzak ez zuen aldaketa garrantzitsurik jasan. Batez ere, Antzizar inguruko lurrak eta Laskaibar kale ingurukoak oso lauak direnez, ez zen zaila izan bertan trenbideari bidea irekitzea. Dena dela, ibilbidea errazten zuten zubi batzuk egin behar izan ziren, eta hainbat gunetan errekaren ibilbide naturala desbideratu behar izan zen, trenak kurbatura handiak egin ez zitzan, kurbatura handiek arriskua 
baitakarte tren baten ibilbidean.


Trenbidea Igartza inguruan

Hasteko, hiru puntu zuri handirekin adierazten da proiektatutako trenbidearen  ibilbidea.
A) Errekarte txiki bidea mendi aldera.
B) Loinazko San Martin edo Malezako (Sastraka) errekatxoa.
C) Telleria baserria (agian akats batek eraginda, planoaren egileak Mekola izendatzen du).
CH) Oria ibaiaren gainean eraikitako tren-zubia.
D) Errekartemendi baserria.
E) Gaztelu baserria(Gaztelumuño ere izendatzen dena).
F) Errekartetxiki baserria.
G) Beatxurreta edo Bidatxurreta baserria (antzina Bereziartu edo Beraziartu).
H) Agirre aundi baserria (antzina Arramendi ere izendatzen zena).
I) Agirrezabal baserria.
J) Errekarteko bidea (antzinako errepide nagusia).
K) Oria ibaiaren ibilgua.
L) Presa eta antzinako burdinolaren eta errotaren kanaleko bokalea.
LL) 1863an “Segurako bidea zaharrera” egindako desbideratzea, igarobide horretan zegoen bidezorra mantentzeko egin zena.
M) Igartza jauregia.
N) Dolaa baserria (Dolarea).
Ñ) Olaberrirako bide zaharra.
O) Maizenea edo Muruena eta Zapatari baserriak.
P) Usategi baserria.
Q) Segurako bide zaharra.
R) Errementari baserria (“Igartzako sutegia”).
S) Igartzako burdinolaren eta errotaren multzoa.
T) Altamirako zonaldetik jaisten den errekatxoa.
U) Trenbidea.
V) Burdinolaren eta errotaren kanala.
X) Olaberrirako bide zaharrean trenbidearen gainean zegoen zubi goratuaren kokapena.
Y) Igartzako Erdi Aroko zubia.
Z) Belengo ermita.

Argazki hauetan ikus daitekeen moduan, estazio inguruan, geziarekin adierazitako errepideak desbiderazio bat jasan zuen.


Informazio-iturriak: Martin Garciarekin elkarrizketa
                                           Argazkiak: “Trenaren bideetatik barna” (19.zkia)
                                                                     BEASAINGO PAPERAK
                                                                     Martín García Garmendia
                                                                     Igor García-Falces Poza
BIDEOAK (Elkarrizketa):


Berarekin ateratako argazkia
:


EGILEAK: Alazne Azkarate, Itxaso Mendoza eta Nerea Antxia.

jueves, 6 de diciembre de 2012

ATAUNGO IBAI NATURALA







Landare estaldura

Landare estaldurari dagokionez, hainbat motatako landaredia bereiz zitekeen:
-Ibai bazterrean, urak duen hezetasunaren ondorioz harrietan agertutako goroldioa ikus zitekeen.














-Gainera, errekaren bi aldeetara, garaiera ezberdineko zuhaitzak ere bazeuden; udazkena denez hosto ugari lurrean zeuden arren.
























-Aurreko zuhaitzei dagokienez, haritzak eta intxaurrondoak ziren nagusi ingurune hartan. Honen adibide da lurrean aurkitu genuen intxaur hau:
-Ibaiaren zati batean horma edo harresi bat ere bazegoen, ibai-eremua beste aldeko zelaitik bereizten zuena.








Ur -korrontea
Ibaiaren ur-korrontea ez zen oso azkarra; izan ere, ibaiak ur asko ez zuenez, emaria ez zen oso handia.

Hala ere, leku batzuetan, ur-jauzi batzuk bazeuden, eta hauei esker korrontea apur bat bizkortzen zen ibaiaren metro gutxi batzuetan.













Animaliak
Ez genuen animaliarik ikustea lortu. Hala eta guztiz ere, egian esan, egun hartan hotz handia egiten zuen eta haize handia zebilen; beraz, baliteke udaberrian edo udan ibai inguruko animaliaren bat aurkitu ahal izatea.

Dena dela, lurrean zulo batzuk ageri ziren, eta hauek, bertan satorren bat ibilia zela pentsarazi ziguten.










Ingurune hark eragin zigun sentsazioa
Larunbat goizean, hilak 24, Ataungo ibai naturalera joan ginen. Hotz handia egiten zuen arren, leku hark lasaitasuna eta harmonia igorri zizkigun.

Askatasun sentsazioa ere izan genuen eta batez ere, naturarekiko harreman estua, gaur egun edozein herri edo hiritan eduki ezin daitekeena. Gainera, bide batez, eguneroko bizitzaz ahazteko aukera ere eduki genuen eta argazkiak ateratzeak gure inguruan daukagun naturaz ohartzeko balio izan zigun.

Ibaiari ateratako beste argazki batzuk: